Covid-19


Koronabirusak eragindako egoeraren aurrean, eta Irungo Udalarekin gai horren inguruan hartu beharreko neurriei buruz izandako kontaktu eta bileren ondoren, honako hau jakinarazten dizuegu:

  • Bidasoa biziriketik kanpoko langileek parte hartzea dakarten jarduerak bertan behera geratuko dira, beste abisu bat jaso arte: prestakuntza-ikastaroak, praktikak enpresetan, prestakuntza- eta dibulgazio-jardunaldiak eta tailerrak, turismo-sustapena, enplegu-zentroa.
  • Turismo-bulegoetan jendearen arreta eteten da.
  • Ekintzaileentzako orientazio- eta aholkularitza-prozesuei dagokienez, jendearentzako arreta modu telematikoan edo telefonoz soilik egingo da, hitzordu bidez egitea behar-beharrezkoa den kasuetan izan ezik.
  • Kanpoko agenteekiko bilerak mugatu egingo dira, pertsona asko biltzen badira

Une honetan, neurri horiek Bidasoa bizirikeko honako lantoki hauei eragingo liekete:

  • Egoitza nagusia: Hendaia kalea 8, Ducoureau jauregia. Bulegoak; aurretiazko hitzorduari erantzutea. Gela itxiak
  • Turismo informazioko bulegoa: arma Plaza, 3. Hondarribia: itxita
  • Turismo informazioko bulegoa: Luis Mariano lorategiak. Irun: itxita
  • Turismo-informazioko bulegoa: Zuloaga, 8 atzealdea. Hondarribia: itxita
  • Sukaldaritza-tailerra: Virgen Milagrosa kalea, z/g, Irun: itxita

Era berean, neurri berriak ezarri ahala, ezagutzera emango dizkizuegu. Neurri horien guztien berri ematen duten kartelak lantokietan ere jarriko dira.