Gipuzkoako Bazkundeak 2017ko kudeaketa txostena aurkeztu du


Gipuzkoako Bazkundeak 2017ko kudeaketa txostena aurkeztu du eta DANOBATGROUP 2018ko “Gipuzkoako Enpresa” izendatu du.

Kudeaketa txostena

Gipuzkoako Bazkundeak iazko urteko kudeketa txostena aurkeztu du eta ondorengoa da nabarmendu duena: ekintzailetza arloan 118 enpresa berri sortu dira eta lan munduan sartu diren pertsonak 223 izan dira. Prestakuntza arloan, 5.151 pertsonek parte hartu dute zuzendariei eta enpresariei zuzendutako ikastaro eta mintegi ezberdinetan. Nazioartekotzeari dagokionez, Gipuzkoako 1.400 enpresa baino gehiagorekin egindako lana da azpimarratzekoa, bereziki nazioarteko aholkularitzan burututako 125 proiektuak, eta baita nazioarteko mailan sortutako 400 negozio  aukera Gipuzkoako 100 enpresetara bideratuak ere. Honez guztiaz gain, Gipuzkoako Bazkundeko emaitza ekonomikoak aurkeztu dira, joan den urtea 8.269 eurokin amaitu dela adieraziz.

Gipuzkoako Enpesa Sariak

Danobat logoKudeaketa-txostena Gipuzkoako Enpesa Sarien XXVI. banaketa ekitaldian aurkeztu da. Bostgarren urtez jarraian Banco SABADELLen babesa izan duen ekitaldi honetan Gipuzkoako enpresen lana goraipatzen da, lurraldean aberastasuna eta lana sortzen dutenak diren adinean. Aurten, DANOBATGROUP izan da urteko Gipuzkoako Enpresa bezala saritua, horrez gain Ekide Groupek “Enpresa Nazioartekotzeari” saria jaso du, Silamek “ETE enpresa industrialari” saria eta RL Componentsek Zerbitzu enpresari” saria.

Ekitaldia Gipuzkoako Bazkundearen egoitzan burutu da eta bertan Arantza Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saiburua izan da eta baita Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu Nagusia ere, Gipuzkoako ekonomia eta enpresa munduko beste ordezkari garrantzitsuekin batera.

Txostena

ITURRIA: Gipuzkoako Bazkundea. 2018/03/16. Hemendik eskuratua: https://www.camaragipuzkoa.com 

 

botón twitter