Urtarrilean eraikuntza eta zerbitzu enpresen kopurua hazi da, baina industriena jaitsi egin da


Confebasken txostena euskal enpresa sarearen urtarrileko bilakaerari buruz, zeinean, lehendabiziko aldiz, konparazio bat agertzen den sektoreka. 

empresas enero 2018

 

Confebasken azken buletinean erakusten denez, urtarrilean, enpresa kopurua abenduan zegoena baino 400 gutxiago izan arren, joan zen urtean hilabete berean zegoena baino 244 enpresa gehiago zegoen. Horrek esan nahi du urte arteko igoera %0,4 izan dela, eta azkenean Gizarte Segurantzan inskribatutako izenpeak 58.645 izan direla. Txostenak, lehendabiziko aldiz, jarduera sektoreka izandako bilakaera ere ematen du eta, ildo horretan, portaera desberdinak ikusten dira.

Horrenbestez, eraikuntzaren sektoreak erregistratu du hazkunderik handiena urtetik urtera, Gizarte Segurantzan izena emandako konpainien kopuruan: %3’3 gehiago aurreko urtean baino. Zerbitzuen sektorea dago ondoren, baina ez igoera hain nabarmenarekin, %02koa izan baita soilik. Ez azkenik, industriak izan du portaerarik txarrena, erregistratutako enpresen kopurua -%0,6 izan baita. Gainera, urtarrilean zehar, langile autonomoen kopurua ere jaitsi egin da: iazko urtarrilarekin alderatuta -%0,6 jaitsi da, hau da, 1.087 autonomo gutxiago orain dela urte bat baino.

Ondorioak

Laburbilduta, 2018a hasteko, urtarrilean jaitsierak gertatu dira bai enpresa kopuruan  –aurreko hilarekin alderatuta– bai autonomoetan, hil horretan gertatu ohi den moduan. Halere, aurtengoan jaitsierak ez dira 2017ko urtarrilekoak bezain garrantzitsuak. Horrez gain, konkurtsoan dauden enpresen kopurua igo egin zen 2017an, hiru urtez murrizten ibili ondoren, eta sektore guztietan konkurtsatu dira enpresak, baina batez ere industrian.

Ondorio moduan, datuak ikusita, esan daiteke euskal ekonomiak, oro har, eta industriak zehazki, oso arazo handiak dituela krisian zehar galdutako sare enpresariala berreskuratzeko; ondorioz, enpresa proiektu berriak sortzen eta daudenak mantentzen lagunduko duten politikak eta neurriak areagotu eta sakondu beharko dira.

Enpresen eboluzioaren txostena urtarrilan 

ITURRIA: Confebask. 2018/02/15. Hemendik eskuratua: http://www.confebask.es

botón twitter