2017an Gipuzkoako enpresen salmentetan esportazioak igo ziren


Gipuzkoako enpresen salmentak eta kanpo merkataritza %7,5eko hazkundearekin itzi zuten 2017 urtea.

descarga

2017. urteko “Gipuzkoako enpresen salmentak eta kanpo merkataritza” txostenaren arabera Gipuzkoako enpresen salmenta osoek %7,5eko hazkundearekin itxi zuten 2017. urtea. Horrela izan da, batez ere, barruko salmenten bultzadaren eraginez (+%9,5); nahiz eta, esportazioak ere nabarmen handitu (+%4,1).

Barruko eta kanpoko merkatura egindako salmenten bariazioan egon den aldearen ondorioz, beraien arteko banaketa aldatu egin da. Horrela, barruko salmenten pisua salmenta osoen gainean handitu egin da 2016an zuen %63,7tik 2017ko %64,8ra; eta, aldiz, epealdi berean esportazioen pisua %36,3tik %35,2ra pasa da.

Helmuga nagusiak

Nahiz eta esportazioak pisu erlatiboa galdu, Gipuzkoako ekonomiak oso irekia izaten jarraitzen du: saltzen den 100 euroko 35,2 euro kanpoko merkatuetara bideratzen da. Gipuzkoako esportazioen 3 helbide nagusiak, handienetik txikienera ordenatuta, Frantzia, Alemania eta Erresuma Batua dira; guztira, esportazioen osoen ia %35a metatzen dute.

Sektoreen arabera

Sektoreen araberako sailkapenean, industriaren garrantzia nabarmendu behar da: salmenta osoen %56,4a suposatu du. Nahiz eta azterketa xehatuago batean merkataritza azpisektorea izan pisu handiena duena. Esportazioen kasuan, industria adarrak dira nagusi; eta azpisektore batzuetan salmenta osoen erdia baino gehiago zuzentzen da kanpo merkatuetara. Esaterako, garraio-materialetan %74,4 eta makineria %58,3.

Enpresen tamainaren arabera, Gipuzkoan enpresa txiki eta ertainek (250 langile baino gutxiago dituztenak) garrantzi handia dute: salmenta osoen %69,9 beraiek egiten baitituzte. Hala ere, esportazioei dagokionez enpresa handiek profil esportatzaile argiagoa dute.

Eskualdeen arabera

Eskualdeen arabera, Goierrik izan du pisu erlatiborik handiena: salmenta osoen %18,1 hartu baitu. Ondoren Donostia dator (%15,7) eta hirugarren lekuan Debagoiena kokatzen da (%13,7). Esportazioei dagokienez, Goierriko enpresak dira kanpo merkatuetara gehien saltzen dutenak: salmenta osoen %55,9. Debagoienan portzentaje hori %48,8koa da.

Gipuzkoako enpresen salmentak eta kanpo merkataritza – Urteko txostena 2017 (pdf)

ITURRIA: Gipuzkoa.eus. 2018/02/26. Hemendik eskuratua: http://www2.gipuzkoa.eus

botón twitter