Silesiara egindako bisitak lankidetza turistikoko bide interesgarriak ireki ditu Polonia eta Euskadi artean


Industria-ibilbidea kultura- eta turismo-ibilbidea da, eta Poloniako eskualde horretako kultura- eta historia-ondarearekin lotutako lekuak konbinatzen ditu.

SilesiaGaur Silesiako museoaren instalazioetara eginiko bisitaren bidez, amaitu egiten da Silesia eskualdean, Polonian, industria-turismoaren esperientzien prospekzioa egiteko misioaren lehen zatia. Egun eta erdi hauetan, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren ordezkaritzak, Harkaitz Millan turismoaren euskal agentziako zuzendaria buru izanik, aurrez aurre ezagutu du Silesiako industria-ibilbidearen esperientzia, arduradunen eskutik. Industria-ibilbidea kultura- eta turismo-ibilbidea da, eta Poloniako eskualde horretako kultura- eta historia-ondarearekin lotutako lekuak konbinatzen ditu. Gaur egun, ibilbide horretan 42 leku katalogatu daude.

Leku nabarmenenak meatzaritzarekin, metalurgiarekin, elektrizitatearekin, trenbideekin, ehungintzarekin eta elikagaigintzarekin lotuta daudeSilesiako industria-ibilbidea Europako turismo- eta kultura-ibilbide esanguratsuenetako bat da. Misioak, atzo, Lurraren Lagunak elkarteko ordezkariek gidatuta, oraintsu Unescoren gizadiaren ondare aitortutako Tarnovskie Gòriko zilarrezko meatzea ezagutu zuen, antzinako meatze-zentroa; bertan, berun- eta zilar-mea ateratzen zen eta kudeaketa hidrauliko berezia zuen. Hori guztia dela eta, Nazio Batuek bere katalogoko elementu gisa nabarmendu dute.

Gaur, ordezkaritzak Silesiako museoa bisitatu du, eta museoko zuzendaria eta tokiko turismo-sustapeneko agenteak izan ditu gidari. Katowiceko historia oso lotuta dago industria astunarekin eta meatzaritzarekin, eta museoa, hiriaren erdigunean, lurperatutako instalazioen zati batean egin da, meatze-lanen omenez.Gainera, kultura-multzoko industria-eraikinak birgaitu dira, egoitza eta artistentzako tailer gisa. Eskualdeko kultura-arduradunekin eginiko bileran ere interes-puntua eta batera egiteko etorkizuneko jardueren fokua “Industriada” izenekoa antolatzea izan da; jardunaldi hori Silesiako eskualdeko hirietan egiten da, urtero, eta, bertan, industriarekin lotutako ehunka jarduera batzen dira eta milaka pertsona mugiarazten ditu, bai bertakoak, bai bisitariak.

Basquetourreko zuzendariak ziurtatu du kultura- eta politika-kudeatzaileekin eginiko bileren bidez, lankidetza-bide berriak irekiko direla Euskadi eta Polonia arteanBesteak beste, Harkaitz Millanek eta euskal ordezkaritzak lan-bilera izan dute Przemyslaw Smyczek-ekin, Silesiako Gobernuko Kultura Saileko zuzendariarekin, eta Katarzyna Dziobarekin, Zabrze-ko alkateordearekin.

Bihar, prospekzioa egiteko misioa Ruhr arroan izango da, Alemanian biztanle-dentsitate handiena duen guneetako batean; hura da Europan industria-garapenarekin lotutako bilakaera ekonomikoaren adibideetako bat. Gune horrek erasan ekologiko handiak jasan zituen, industria astunari lotuta, eta berregituratzen jakin du, zaharberritze sakona egin baitu. Horrela, hiri- eta ekologia-defizitak ezabatu eta kultura-jardueren bidez etorkizuneko garapenaren oinarriak ezarri dira.

 

ITURRIA: Euskadi.eus. 2018/04/17. Hemendik eskuratua: http://www.euskadi.eus 

botón twitter