"Sukaldaritza Sortzen" euskal azoka tradizionalak sustatzeko programa Euskadira bueltatzen da.


Aurreko larunbateetan irailak 8 eta 15ean “Sukaldaritza Sortzen” programak Erribera merkatuan eta Gasteizko Handizkako Azokan izan zen onarpen handiaren aldetik

Larunbatean sukaldiariak Arzak jatetxeko Elena Arzak eta Igor Zalakain izango dira. Merkatuko produktuekin lan egiten duen jatetxea eta sukaldaritza munduan urte asko dituena.

  • Ekimen honen bitartez, Eusko Jaurlaritzak jende artean merkatuen kultura eta produktuak ezagutarazi nahi ditu merkatu tradizionalak babesteko.
  • Programa larunbat honetan hasiko da Bilbon, gure inguruko sukaldari ezaguenetako batzuen laguntzarekin. Aurrerago, Gasteizen, Donostian, Tolosan eta Gernikan egingo da.

Sukaldaritza Sortzen programaren helburu nagusiak hauek dira: azoka leku dinamiko bat bihurtzea eta kalitate-balioak belaunaldi berriei helaraztea, eta gure kultura eta produktu gastronomikoak sustatzea jendearen artean, azoka tradizionalen marka berreskuratuz.

Lurralde bakoitzeko sukaldari batek hartuko du parte programa ezagun honetan. Egun hauetan gerturatzen diren ikusleei sukaldari batek azoka erakutsiko die, garaiko produktuez, tradizioez, kulturaz eta abar hitz egingo die, eta ondoren, azokan bertan, showcooking bat egingo die zuzenean.

Euskadiko produktu osasuntsuz eta elikagarriz osatutako “pack” txiki bat oparituko zaie ikusleei. Gainera, saio bakoitzeko bideoak egingo dira sare sozialetan igotzeko, merkatura gerturatu ez den jendeak beste era batean, ekintza disfrutatzeko.

Ekitaldiak 2018ko irailan eta urrian egingo dira. Parte hartuko duten sukaldariak honakoak dira:

* BILBO – ERRIBERAKO MERKATUA: DANI GARCÍA –ABOIZ JATETXEA

* GASTEIZ – HORNIDURA PLAZAN: MIKEL FIESTRAS –LA REGADERA JATETXEA

* DONOSTIA – LA BRETXAKO MERKATUA: ELENA ARZAK –ARZAK JATETXEA.

* TOLOSA – ZERKAUSIA AZOKA: XAVI GORROTXATEGI – CASA JULIAN

* GERNIKA - LUMO – AZOKA: KONFIRMAZIOA ITXOITEN.