Konpromisoa
Erronka global geroe ta handiagoek ahalegin bateratua eskatzen dute
Bidasoa activan, 2030 Agendarekin eta Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) konprometituta gaude.
Nazio Batuen arabera (193 herrialdek 2030erako erronken agenda onartu zuten), 17 helburuak 169 xedetan eta 232 adierazletan banatzen dira. Euskadin, bat gehiago gehitu dugu, 18. GJH, aniztasun linguistikoa eta kulturala sustatzen duena.
Bidasoa activatik zuzeneko eta zeharkako ekimenak gauzatzen ditugu, Bidasoa eskualdeko arlo ekonomikoan, sozialean eta ingurumen arloan eragin positiboa dutenak. Ekimen hauek gure jardueran eta bultzatzen ditugun proiektuetan islatzen dira.
Modu argi eta neurgarrian laguntzen
2030 Agendarekin dugun konpromisoak gure jarduerak GJHetara aztertzera eta lerrokatzera eraman gaitu. Prozesu honek 17+1 GJHen barruan gure lurraldearentzat lehentasunezkotzat jotzen ditugun 15 helburutan 52 helburu espezifiko identifikatzeko aukera eman digu.
Hemendik aurrera, 2030 Agendari modu argi eta neurgarrian laguntzeko Ibilbide Orria diseinatu dugu.
Etorkizun jasangarri baterako ekintzak
GJHetan aurrera egiteko, epe labur eta ertaineko ekintzak definitu ditugu:
Bidasoa activa: tokian tokiko ekintza jasangarria
Bidasoa activa eskualdeko garapenerako agentzia moduan, tokian tokiko hainbat eremutan lan egiten du: lehiakortasuna eta berrikuntza, prestakuntza eta enplegua, ekintzailetza, turismoa, Europako lankidetza eta lurraldearen behatokia. 2022tik, Euskadiko udal jasangarriak biltzen dituen Udalsarea 2030 sarearen parte gara.
Bidasoa activak arlo hauetan bere presentzia indartzen jarraitzen du, bere ekimen guztiak 2030 Agendako helburu eta xedekin bat etor daitezen ziurtatuz.
Gure konpromisoarekin bat egin!