Eusko Jaurlaritzak 65 milioi euro inguru bideratuko ditu seme-alabak dituzten familiei laguntzeko eta familia- eta lan-bizitza uztartzeko laguntzetara


Sailburuak aurrekontua igo egin dela nabarmendu du, “erakusten duena Gobernuak familiei babesa eta laguntza emateko egiten duen apustua”.

solicitar ayuda familiar 1

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak aurten 65 milioi euro inguru bideratuko ditu seme-alabak dituzten familiei laguntzeko eta familia- eta lan-bizitza uztartzeko kontziliaziorako laguntzetara. Aste honetan izan den Gobernu Kontseiluak horrela onartu du, Beatriz Artolazabal enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailburuak proposatu ondoren. Zehazki, Jaurlaritzak 29.007.850 milioi euroko partida bat onetsi du seme-alabak dituzten familiei laguntzeko programa finantzatzeko eta beste 34.985.774 euro bideratuko ditu 2018an familia- eta lan-bizitza uztartzeko laguntza ekonomikoak finantzatzera.

Artolazabal Sailburuak azaldu duenez, 2017 ekitaldiaren aldean aurrekontu hauek hazi egin dira, “eta horrek erakusten du Gobernuak euskal familiei babesa eta laguntza emateko egiten duen apustua”.

Seme-alabak dituzten familiei laguntzeko

Zehazki, seme-alabak dituzten familiei laguntzeko programa finantzatzeko partida milioi eta erdi euroan hazi da. Programak hiru jarduketa-ildo ditu: kargura dagoen seme-alaba bakoitzeko laguntza ekonomikoak, erditzeagatiko edo adopzio nazional anizkoitzagatiko laguntza ekonomikoak eta nazioarteko adopzioagatiko laguntza ekonomikoak.

Programak honako hauen inguruko egoerak diruz laguntzen ditu: jaiotza, adopzioa, adopzio

Erditzeagatiko edo adopzio nazional anizkoitzagatiko laguntzak ordainketa bakarrean egingo dira, eta zenbatekoa aldi berean jaiotako edo adoptatutako umeen araberakoa izango da, bai eta familia-unitatearen errenta estandarizatuaren araberakoa ere. Nazioarteko adopzio anizkoitzaren antzekoak dira adopzio aurreko bizikidetzarako zaintzaren ordezkaritza eta, aldi berean eta prozedura bakarrean, adingabe birengan edo gehiagorengan eragiten duen tutoretza.

Azkenik, nazioarteko adopzio sinpleagatiko edo anizkoitzagatiko laguntzak ordainketa bakarrean emango dira, eta horien zenbatekoa aldi berean adoptatutako umeen araberakoa eta familia-unitatearen errenta estandarizatuaren araberakoa izango da.

Azken bi laguntza mota horiek kargurako semeari edo alabari dagozkionei gehitzen zaizkio. (I. Familia Plana), Eusko Jaurlaritzaren ildo estrategiko gisa, familia ororen oinarrizko eskubideetako bat babesteko: nahi beste seme-alaba izatea.

Kontsiliazioa

Beste 34.985.774 euro bideratuko dira familia- eta lan-bizitza uztartzeko laguntza ekonomikoak finantzatzera. Zehazki, eszedentzia-egoeran edo lanaldi-murrizketan dauden langileei bideratutako laguntzak dira, seme-alabak zain ditzaten; eszedentzia-egoeran edo lanaldi-murrizketan dauden langileei bideratutako laguntzak, mendekotasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden familiartekoak zaintzeko; eta seme edo alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzak.

2018an, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak 35 milioi euroko aurrekontua izango du, laguntza horiei aurre egiteko: 32.710.674 euro, eszedentzia-egoeran edo lanaldi-murrizketan dauden langileei bideratutako laguntzak, seme-alabak zain ditzaten; 1.875.100 euro, eszedentzia-egoeran edo lanaldi-murrizketan dauden langileei bideratutako laguntzak, mendekotasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden familiartekoak zaintzeko; eta 400.000 euro, seme edo alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzak.

Ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren (Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa, martxoaren 17ko 31/2015 Dekretuak aldatu duena) 1. artikuluko a), b) eta d) letretan aurreikusitako diru-laguntza lerroak dira.

 

ITURRIA: Eusko Jaurlaritza. 2018/03/07. Hemendik eskuratua: http://www.euskadi.eus 

botón twitter