Euskal enpresentzako aukerak Marokon


Marokoko gobernuaren helburua da herrialdean kontsumitzen den energiaren %42 iturri berriztagarrietatik etor dadila 2020rako, eta horrek ateak zabal diezazkieke sektoreko euskal enpresei.

Eusko Jaurlaritzak sustatzen eta antolatzen duen Intergune ekitaldian, hots, nazioartekotzearen urteroko hitzorduan, jardunaldi monografiko bat egin da Marokori buruz. Ekitaldi horretan azaldu zaie euskal enpresei Marokoko merkatuak aukera handiak eskaintzen dizkiela, besteak beste automozioaren eta energia berriztagarrien sektoreetan, ongi jakinik Euskadik esperientzia handia duela arlo horietan eta konponbideak eskaintzen dituela balio-kate osoan.

Gaur egun 36 euskal enpresa daude kokatuta Marokon:

  • Automozio
  • Energia
  • Eskuko tresna
  • Nekazaritza eta elikadura
  • Logistika 

Euskal industriarentzako aurekak Marokon

Javier Zarraonandia Industria sailburuordeak inauguratu du topaketa eta nabarmendu du Maroko oso kontuan hartu beharreko merkatua dela. Bere hitzaldian esan du, azken ekitaldiko balantza komertzialaren arabera, Afrikako lehen jomuga dela euskal esportazioentzat eta, geografikoki duen kokapen estrategikoari esker, beste merkatu batzuetarako ateak zabal ditzakeela. Kokalekuaren balio horren osagarri bezala, Marokoko gobernuak hainbat neurri hartu ditu atzerriko inbertsioa erakartzeko, hots, hara eramateko Marokoko estrategia ekonomikoak epe ertainean finkatu dituen lehiakortasun-helburuentzat konponbideak eskain ditzaketen enpresak.

Marokok Bilbon duen kontsulordeak azaldu du 2014an abiarazitako Azelerazio Industrialeko Planaren bidez atzerriko zuzeneko inbertitzaileak erakarri zirela, batez ere, zonalde frankoan sortutako automozio-gunera, bertan kokatu zirelarik Renault eta aurrerago PSG, eta baliteke aurrerantzean Ford enpresa ere hantxe ezartzea.

 

ITURRIA: SPRI. 2018/02/21. Hemendik eskuratua: http://www.spri.eus 

botón twitter