Gipuzkoako enpresen salmentak %3,7 igo dira 2018ko lehen hiruhilekoan


2018ko lehen hiru hilabeteetan Gipuzkoako enpresen salmentak %3,7 igo dira.

ventas empresaMartxoko “Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak” txostenaren arabera, 2018ko lehen hiru hilabeteetan Gipuzkoako enpresen salmentak %3,7 igo dira. Hori horrela izan da, bai esportazioak hazi egin direlako (+%1,2), eta, gehienbat, barruko salmentetan eman den hazkundeagatik (+%5,1).

Martxoko salmenten bilakaera negatiboa izan da (-%5,5), eta berdin gertatu da bai barruko salmentetan (-%7,1) eta baita esportazioetan ere (-%2,5). Dena den, kontuan izan behar da konparaketa egiten ari garela 2017ko martxoarekin, eta orduan salmentetan inoiz izandako igoerarik handienetako bat eman zela (+%17,4). Horrek asko baldintzatzen du hilabete honetako datua.

Gipuzkoako enpresetan lan egiten duten langile kopuruari dagokionez, %4,2 hazi da 2018ko lehen hiruhileko honetan. Eta beraiei ordaindutako soldatak %4,7 igo dira aurreko urteko epealdi berdinarekin alderatuta.

Informazio gehiago: Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak – 2018ko martxoa (pdf)

 

ITURRIA: Gipuzkoa Orain. 2018/05/03. Hemendik eskuratua: https://www.gipuzkoa.eus 

botón twitter