Industriaren estatistika euskal eskualdeetan 2016


Industriaren enplegua goraka 2016an euskal eskualde gehienetan, bigarren urtez jarraian, 2016an.

Eskualde erdietan negozio zifra goraka

Industria 2016eus

Erauzketa-industrian eta manufakturan enplegua goraka Euskal AEko 20 eskualdeetatik 14tan 2016an, Eustaten arabera. Bizkaian hazkunde handienak: Arratia-Nerbioin %4,5; Markina-Ondarroan %4,4, Durangaldean 4,3%. Bizkaian baita ere enplegu jaitsierarik handiena, Plentzia-Mungian, %-1,9.

2013an eskualde guztietan, Arabako Ibarretan izan ezik, urte arteko jaitsierak. 2016an, zazpi eskualdetan hazkundea hirugarren urtez jarraian industria enpleguan. Araban Mendialdea eta Errioxa; Bizkaian Durangaldea eta Markina-Ondarroa; Gipuzkoan Bidasoa Beherea, Donostialdea eta Tolosaldea.

Industria enplegua %2,3 gehitu Bizkaian; %2,2 Araban; %1,2 Gipuzkoan. Gipuzkoan aurreko urtean zifra hobeak. 2015.aren aldean Euskal AEn enplegua %1,8 gehitu.

Erauzketa-industrian eta manufakturan, enplegua Bizkaiko eskualde guztietan hazi da 2015-2016an, Plentzia-Mungian (%-1,9) izan ezik. Arratia-Nerbioin, Markina-Ondarroan eta Durangaldean gehien hazi enplegua lurraldean eta erkidegoan; Gernika-Bermeo aipagarri baita ere (%3,7). Enkarterrietan enplegua %0,6 gehitu 2016an; lehen hazkuntza azken zortzi urteetan.

Araban enplegua gehitu Lautadan eta Errioxan, %3,6. Jaitsi Kantaurin (%-1,7), Ibarretan (%-1,6), Gorbeiako Inguruetan (%-0,2). Mendialdean, lehengoan.

Gipuzkoan Goierrin bakarrik jaitsiera %-0,3. Donostialdean %0,7 gehitu; Tolosaldean %2,3; Urola-Kostan %2,3; Debabarrenan %2,2; Debagoienan %1,4.

Erauzketa-industrian eta manufakturan salmenta garbiak %0,6 gutxitu Euskal AEn, 2015-2016an. Aztertutako azken urtean hogei eskualdeetatik hamarretan gehikuntzak. Salmenta hazkuntza handienak azken urtean: Arabako Lautadan %12,4; Durangaldean %8,0; Errioxan %5,5. Salmenta jaitsiera handienak, Araban: Kantaurin %-9,7; Mendialdean %-9,2; Gorbeiako Inguruetan %-8,5.

Negozio-zifra %7,1 gehitu Araban, eta hor bakarrik. Alde handiak eskualdeetan. Lautadan eta Errioxan ditugu lurraldeko salmenten %80 ia, eta horko hazkuntza batez bestekoaren gainetik da; Ibarretan %4,6ko hazkuntza. Salmenta jaitsiera handienak, Araban: Kantaurin %-9,7; Mendialdean %-9,2; Gorbeiako Inguruetan %-8,5.

Salmentak

Industria Euskal Eskualde

Gipuzkoan negozio-zifra %1,6 jaitsi. Salmenta hazkuntzak: Debabarrenan %3,1, Tolosaldean %1,9; Bidasoa Beherean %1,7. Salmenta jaitsierak: Debagoienan %-4,8; Donostialdean %-1; Urola-Kostan %-0,7.

Bizkaian %-3,9 negozio-zifran 2015-2016an. Durangaldean %+8,0, Enkarterrietan %+4,9. Arratia-Nerbioin %+2,1; Markina-Ondarroan %+0,1. Plentzia-Mungian %-0,9; Gernika Bermeon %-0,4%; Bilbo Handian %-8,2, eta horko salmentak lurraldekoen %64 dira.

Azken hiru urteetan negozio zifrak zazpi eskualdetan gehitu dira: Araban Ibarrak eta Lautada; Bizkaian Durangaldea eta Plentzia-Mungia; Gipuzkoan Bidasoa Beherea, Debabarrena eta Tolosaldea.

Erauzketa-industrian eta manufakturan balio erantsi gordina %4,2 gehitu 2015.aren aldean. Balio erantsi gordina lanaren eta kapitalaren ekarpena da ekoizpen prozesura. Euskal AEko 20 eskualdeetatik 15etan goraka. Balio erantsi gordina goraka: Arratia-Nerbioi %11,8, Durangaldea %9,7, Bizkaian; Goierri %6,3, Debabarrena %5,1 Gipuzkoan; Errioxa %4,7 eta Lautada %3,5 Araban. Beheraka: Gorbeiako Inguruetan %-4,3; Arabako Mendialdea %-2,1; %-1,2 Plentzia-Murgian.

 

ITURRIA: Eustat. 2018/05/11. Hemendik eskuratua: http://eu.eustat.eus 

botón twitter