Cristina Oyón aukeratu dute Europako 2030 Estrategia Industrialean aholkularia izateko


High Level Industrial Roundtable “Industry 2030” mahaiak gaur egin du bere lehen bilera Bruselan.

 

Europako Batzordeak Cristina Oyón –SPRI Taldeko Ekimen Estrategikoen arduraduna- aukeratu du Europako 2030 Estrategia Industrialean aholkulari arituko diren 20 adituen taldeko kide izateko. Horrela beraz, Batzordeko Presidenteordetzaren aholkulari taldean sartuko da High Level Industrial Roundtable “Industry 2030” mahaiaren barruan.

Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak eta, zehazki, Arantxa Tapia sailburuak, zorionak eman dizkio Oyóni, esanaz baditugula “Euskadin Europako politika industrialaren joerak markatu eta bideratuko dituzten ahots kualifikatuak eta hori luxu bat da SPRI Taldearentzat, Eusko Jaurlaritzarentzat eta euskal industria osoarentzat. Seguru nago Cristinak, zeinak ongi ezagutzen baitu Euskadiko estrategia industriala, jakingo duela ezagutza esportatzen eta baliozko ondorioak inportatzen Basque Industry 4.0 ekintzan aplikatzeko”.

"Industry 2030"

High Level Industrial Roundtable “Industry 2030” goi-mailako mahaiaren helburuak:

  • Europako Batzordeari aholkularitza ematea 2017ko irailean argitaratutako Europako estrategia industrialaren inplementazioan
  • Jarraipena egitea estrategia horrek nazioartean, Estatuan eta eskualde mailan duen garapenari
  • Lehentasunak proposatzea politika industrialaren arloko etorkizuneko ekintzetarako

Goi-mailako talde horren buru dago Jyrki Katainen, Europako Batzordeko enplegu, hazkunde, inbertsio eta lehiakortasun presidenteordea. Eta Elzbieta Bienkowska da presidenteordea, barne-merkatu, industria, ekintzailetza eta ETEen komisarioa.

 

ITURRIA: SPRI. 2018/02/22. Hemendik eskuratua: http://www.spri.eus

botón twitter