Euskal AEko okupatuak %0,2 jaitsi eta langabezia-tasa %11,3, 2018ko lehen hiruhilekoan


Langabezia-tasa, %11,3; 2017ko laugarren hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,2 puntu gehiago.

PRA1

Pertsona aktibo guztiak langabezian dauzkaten familia-etxeak, gutxitu

Euskal AEko lan-merkatuko 2018ko lehen hiruhileko datuen arabera, okupatuak 916.900 ziren, hiru hilabete lehenago baino 1.400 gutxiago, (%-0,2), Eustaten datuen arabera. Langabezia-tasa, %11,3; 2017ko laugarren hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,2 puntu gehiago.

Jarduera-tasa %56,2 2018ko lehen hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan bezalaxe.

Bilbon 1.500 okupatu gehiago; 1.000 gutxiago Donostian; 500 gutxiago Gasteizen. Gipuzkoan +1.300; Bizkaian -2.500; Araban -100.

Emakume okupatuak aurreko hiruhilekoan baino 6.600 gutxiago; gizonak 5.200 gehiago.

Okupazioaren goraka sektore guztietan, zerbitzuetan izan ezik

Eraikuntzan 1.400 okupatu gehiago; lehen sektorean 100; 2.900 industrian; zerbitzuetan 5.800 gutxiago.

Okupazio-tasa, 16tik 64 urtera bitarteko biztanle-kopuruaren gainean landunen ehunekoa, %66,4, aurreko hiruhilekoan baino hamarren bat gutxiago. Gizonentzat %70,3; emakumeentzat %62,5.

Okupazio-tasarik altuena, Gipuzkoak, %68,6, aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,1 puntu gehiago; Arabak %66,4 (6 hamarren gutxiago); Bizkaiak %65,1, hamarren bat gutxiago.

Pertsona aktibo guztiak okupatuta dauden familia-etxe gehiago eta denak langabeziak dituztenak gutxiago

2018ko lehen hiruhilekoan, Euskal AEko 884.600 (zenbatetsia) familia-etxeetako heren batean ez dago pertsona aktiborik. Erdia pasatxoan pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, aurreko hiruhilekoan baino 4.700 familia gehiagotan; pertsona aktibo guztiak langabezian dituztenak 39.900 dira, aurreko hiruhilekoan baino 500 gutxiago.

Langabezia, %11,3; aurreko hiruhilekoan baino bi hamarren gehiago

Langabeak, hots, lan bila aritu, bilatzeko kudeaketa aktiboak egin eta gainera lanerako prest daudenak, urteko lehen hiruhilekoan 116.600 direla zenbatetsi da, 1.800 gehiago aurreko hiruhilekoan baino. Emakume langabeak, 61.800, 5.600 gehiago. Gizonak, 3.900 gutxiago, 54.700.

2018ko lehen hiruhileko datuen arabera, langabezia-tasa %11,3, aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,2 puntu gehiago. Emakumeen langabezia %12,5era gehitu (ehuneko 1,1 puntu gehiago); gizonena 0,8 puntuz jaitsi, %10,1era. Gazteen langabezia-tasak altuena izaten segitzen du, %19,5 (ehuneko 2,3 puntu gehiago); 16-24 urte bitarteko 7.700 gazte aktibo langabezian.

Langabe-gehikuntzarik handiena, Araban (+2.500); langabezia-tasa, %12,2, aurreko hiruhilekoan baino 1,4 puntu gehiago. Gipuzkoan %8,6ko tasa (+0,2 puntu); langabe kopuruan 700 gehiago, 29.000 guztira. Bizkaian 1.500 langabe gutxiago aurreko hiruhilekoaren aldean; langabezia-tasa %12,7 (-0,2). Gasteizen 1.900 langabe gehiago; Donostian +600; Bilbon -700.

EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2018ko otsailean, 28-EBko langabezia-tasa %7,1, Espainiakoa %16,1.

Azken urtean okupatuak gehitu eta langabeak jaitsi

Euskal AEko okupatuak 5.000 gehiago, 2017ko lehen hiruhilekoaren aldean. Gizonei eragin die batik bat okupazio-handitzeak, 5.900 gehiago; emakumeen kasuan, 900 gutxiago.

Langabezia-tasa ehuneko 2 hamarren jaitsi da (%11,5etik %11,3ra). 2017ko lehen hiruhilekoan baino 2.100 langabe gutxiago Euskal AEn.

NLEren irizpidearen arabera, hiruhileko batez besteko bazkidetuen %98,4 okupatuta dago

Euskal AEn 860.200 hiruhileko batez besteko bazkide daudela zenbatesten da, inkesta garaian Euskal AEko biztanle eta Gizarte Segurantzako bazkide. Haien arteko %98,4 okupatuak dira, BJAk erabilitako Nazioarteko Lan Erakundearen (NLE) irizpideen arabera, 846.500 pertsona.

BJAren NLE okupatuen %7,1 (65.000 pertsona) ez dira Gizarte Segurantzako bazkide Euskal AEn kokatutako enpresetan, izan daitezkeelarik funtzionarioen mutualitate publikoetakoak, beste erkidegoetako enpresetakoak edo bestela.

Langabeen %31 ez dago langabe gisa erregistraturik Lanbiden

Euskal AEn 111.400 langabe daudela zenbatesten da, batez beste eta Lanbiden erregistraturik; alegia, Euskal AEn bizi eta inkestaren garaian Lanbiden erregistratuta langabe kategoriaren batean. Haietatik %70 langabeak dira NLEren definizioaren arabera. (78.000 langabe). BJAren NLE langabeen %31 ez daude erregistratuta Lanbiden langabe gisa (36.100 pertsona), baina baliteke beste kategoriaren batean egotea.

 

ITURRIA: Eustat. 2018/04/20. Hemendik eskuratua: http://eu.eustat.eus 

botón twitter