LABE ONDOAN PIZTUTAKO ZALETASUNETIK OGIBIDE MAMITSURA


Lana utzi eta beste bide bat ERREPORTAJEA hartzea erabaki zuten Estitxu Elizasuk, Sandra Guillenek eta Mariana Salomonek duela hiru urte, bizimodua aldatu eta negozio propio bat izateko gogoak bultzatuta. Garua zabaldu zuten Hondarribian. Okintza eta gozogintza zaleak izanda, lantegia, kafetegia eta salmenta batu zituzten.

Emakume Ekintzaileen Eguna izan zen ostegunean, eta horietako hiru batu ditu Garua proiektuak. Ibilbide profesionala alde batera utzi eta zerikusirik ez duen beste arlo batean murgildu ziren Sandra Guillen, Estitxu Elizasu eta Mariana Salomon duela hiru urte. Beraiena izango zen zerbaitetan jarduteko nahiak gidatu zituen eta horri gehitu zioten okintzarekiko nahiz gozogintzarekiko zaletasuna. Jabe eta arduradun izateak kezka 
gehigarriak baditu ere, pozik daude hartutako erabakiarekin. Ikus-entzunezkoek eta ordenagailuek ez dute ageriko loturarik ogiekin edota gozoekin. Horiek dira, ordea, hiru ekintzaile hauek «aurreko bizitza batean»  ituzten ogibideak.

Elizasu eta Salomon ekoizleak ziren eta gutiziak prestatzeko zaletasunak ere batzen zituen. Guillen, berriz, informatikaria zen eta halakoak jatea gustuko badu ere, ez ditu prestatzen. Bera da, ordea,  urreko biak lotzen dituen pieza: Elizasu koinata du eta Salomon seme-alaben ikastolako ama. Harremanetan jarri zituen, gogo bera zutela ikusita, eta egitasmoa lantzen aritu ziren bospasei urtez. Prest zutenean, hura  orpuzteko pausoei ekin zieten: lokala bilatu, izena erregistratu... Hala, 2017an Hondarribian ateak zabaldu zituen Garuak.

Aldaketaren beharra aipatu dute hirurek urratsa egiteko hauspo gisa. Elizasu Bartzelonan bizi zen, etxera bueltatu nahi zuen, eta okintzaren harra hazten ari zitzaion. Salomonek, berriz, haurrarekin denbora gehiago igaro eta gozogintzaren bidea berreskuratu nahi zuen; izan ere, sorterrian,  iman (Peru), aitona-amonen jogurt dendan gozoak egiten zituen. Guillen gerora batu zitzaien, herrian lan egin eta berezkoa izango zen negozio batean aritzeko gogoz. Egokitzeko malgutasuna Lan eskarmentuak  ntolakuntzan lagundu die, eta Bidasoa Activak, berriz, enpresaren alorrekoekin. «Negozio plana osatzeko gida bat izan da, nondik hasi ez genekielako», aitortu du Salomonek. Euren poltsikotik egin zuten hasierako inbertsioa; gerora emakume ekintzaile izateagatik laguntza bat jaso zuten.

Elizasuk aitortu duenez, «ekiteak zeregin asko dakartza eta zenbaitetan zaila da; baina argi dugu nahi genuena lortu dugula: Herrian gaude, familiarekin, nagusiak  ara eta egunero nahi genuen horretan ari gara». Lantegia, okindegia eta kafetegia uztartu dituzte lokal bakarrean. Dozena bat ogi, pasDozena bat ogi, pastelak eta gozoak, bertakoak nahiz atzerrikoak, prestatzen dituzte bertan. Erakusmahaitik lanean ikus ditzakete bezeroek, hormako leihotik.

Elizasuren esanetan, «modan dago nola egiten den erakustea», ez da horren ohiko, ordea, dena bertan egitea.  erezitasunaz gain, malgutasuna ematen die, bezeroek eskatutakora moldatzeko aukera. «Hala, fidelizatzea lortzen dugu. Zerbait berria badago probatu egiten dute». Hala ere, oreka bilatzen saiatzen dira bezeroen  radokizunen eta eurei gustatzen zaienaren artean. 

Erosleak, nagusiki, hondarribiarrak dira; Irundik edo Donostiatik etorritakoak ere badituzte. Erreserba bidez lan asko egiten dute, eguneko ekoizpena mugatua baita.  gunero ogi mota berezi bat eskaintzen dute, eta azaro hasieratik, panettonea edo errege opila ere badute. Eguberriei begira, zenbait postreren dastatze kaxa prestatu dute. Eskatuta catering zerbitzua badute, baina oraingoz ez da negozio ildo bat. Helduko diote, baina lehenik salmenta sare bat ehundu nahi dute Garuatik kanpo ere saltzeko.

 

fuente: naiz