Beste edizio batez, Hondarribiko Udalak, Bidasoa biziriken batera, Gabonetako erakusleihoen tailerra antolatu du


Erakusleiho-apainketako tailerra azaroaren 4tik 22ra bitartean eman da, bertan 13 saltokik parte hartu dutelarik. Guztira, 24 orduko ikastaroa izan da. Horietako 4 erakusleihoak diseinatzen aritu dira, eta 20 ordu gabonetako dekoratuak egiteko erabili dira. Gainera, parte hartu duten saltokiek ordubeteko aholkularitza izango dute saltoki bakoitzean, muntatzen eta argiztatzen laguntzeko.

Oso ikastaro dinamikoa da, eta parte-hartzaileek ilusio eta gogo handiz egin diote aurre. Diseinatutako proiektuak askotarikoak izaten ari dira, eta noski, denak Gabonekin lotutakoak.

IMG escaparates

Ikastaro honetan ikasten dute emaitzarik onena lortzeko ez dela soilik erakusleiho bat diseinatu behar, baizik eta material ezberdinak ere erabili behar direla eta erakusleihoan argiztapen egokia jarri behar dela. Era berean, garrantzitsua da ideian eta muntaian saltzen duten produktua sartzea.

Gainera, Udaletik antolatzen den erakusleiho lehiaketa bezalako pizgarri bat dute, eta beraz, arreta are handiagoa da. Ziur gaude azken emaitzak ez duela huts egingo, eta parte hartuko duten saltoki guztiek erakusleiho lehiaketako lehen postuak eskuratzeko aukera izango dutela.

Tailerrean parte hartu  duten saltokiak 13 izan dira:

Xera estetika, Ongi Etorri, Canela, Ilaia Ileapaindegia, Guauxua, Joski, Xera Lenceria, Joxean haragitegia, Done Pedro, Santa Maria Madalena tailerra, Ipotx, Leiza, Maddi Sormena8.