Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta. Apartamentuak 2018ko otsaila.


Hotel, landa-ostatuak eta apartamentu turistikoak batera harturik, %0,4ko jaitsiera gaualdietan otsailean.

Euskal AEko apartamentu turistikoetako gaualdiak %24,5 gehitu 2018ko otsailean

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko apartamentu turistikoetako gaualdiak 2018ko otsailean 17.267 izan ziren, 2017koaren aldean %+24,5.

Gaualdiak urte artean %18,0 gehitu Araban; Bizkaian %2,8; Gipuzkoan %74,8.

2018ko otsailean, 3.696 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko apartamentu turistikoetan, %-3,7. Bidaiari-sarreretan %+3,3 Gipuzkoan; %-8,3 Bizkaian; %-3,2 Araban.

Batez besteko egonaldia, otsailean, 4,67 egun, 2017koan 3,61 zelarik. Araban lehengo urteko 8,07 egunetik aurtengo 9,83ra luzatu; Bizkaian 2,98tik 3,34ra; Gipuzkoan 2,53tik 4,28ra.

2018ko otsaileko turista balantzea

Hotel, landa-ostatuak eta apartamentu turistikoak batera harturik, 179.392 sarrera 2018 otsailean, %0,8ko jaitsiera aurreko urtekoaren aldean. Bizkaian Euskal AEko sarrera guztien %48,3; sarreroetan %-3,1. Gipuzkoan erkidegoko sarreren %37,9; %4,6ko gehikuntza. Araban %13,8 eta %-6,2. 

Gaualdiak, establezimendu hartzaile guztietan, %0,4 jaitsi; Gipuzkoan %+10,0; %-4,7 Bizkaian; Araban %-8,8.

Ohar metodologikoa

Apartamentu turistikoak ostatu-unitatez integratutako establezimenduak dira; multzo independente gisa eskaintzen dira eta enpresa-ustiapen unitatearen printzipioari jarraituz; modu profesional eta ohikoan aldi baterako ostatu dira, ostatu hartuarentzako bizileku aldaketa ez direlarik.

Apartamentuok bloke edo multzo gisa ustia daitezke. Blokea eraikin edo konplexu bat da, piso, apartamentu, txalet edo antzekoz osaturik, instalazio edo zerbitzu komunekin, enpresa-ustiapen unitate baten mende. Multzoa ostatu turistikorako bi unitate edo gehiago dira, eraikin bakar batean edo elkarren ondokoetan, bloke izan ez eta enpresa-ustiapen unitate baten mende. Ostatuunitatea da pertsona bakar batentzako pieza independentea.

 

ITURRIA: EUSTAT. 2018/03/23. Hemendik eskuratua: http://eu.eustat.eus 

botón twitter